2020(e)ko urriaren 6(a), asteartea

Ongi-etorri, 2020-2021 ikasturtea!




Honez gero, ikasturte berriari hasiera eman diogu. Aurtengo ikasturtea berezia izango da, aurrekoa izan zen bezala, COVID gaitzak eragindako pandemia-egoerari aurre egiteko hartutako neurriek eragin zuzena dutelako eskola-jardunean. Gel, xaboi,  musuko, distantzia, aireztatze eta bestelako neurriek urte osoan lagunduko gaituzte eta, bitartean, Gorondagane Eskolako 3. mailako ikasleok gureari ekingo diogu zenbaki, letra, boligrafo eta arkatzekin, ikasteko gogoz!